Krustazeoak
Batez ere, uretako artropodoei
ematen zaie izen hori. Oro har, gorputza oskol batez estalirik
dute, eta oin giltzatuak, baraila sendo bi, eta bi pare antena
izan ohi dituzte. Segmentatutako eta kitinaz estalitako gorputza
daukate. Adibidez: karramarroak, otarrainak, abakandoak, otarrainxkak,
lanpernak… Gaur egun, 30.000 espezie bizidun baino gehiago
daude katalogatuta.
Lehenengo krustazeoak, Kanbriar aroan sortu ziren, orain 550en
bat milioi urte.
|