|
Intsektuak
Izen hau trakea-arnasketa eta gorputza hiru ataletan (burua, toraxa eta abdomena) banatuta duten animalia artropodo giltzatuei ematen zaie. Adibidez: euliak, erleak, burruntziak, inurriak, kakalardoak e.a.
Gaur egun, 90.000ren bat espezie bizidun baino ez daude katalogaturik; hala ere, uste denez, bost milioi espezie baino gehiago daude Lurrean.
Lehenengo intsektuak aro Karboniferoan agertu ziren, gutxi gorabehera, duela 355 milioi urte.
|