Nortzuk Garen | Kokapena | Ornagabeak | Ornodunak | Mineralak | Landareak

 
Bibalbioak
Zefalopodoak
Koralak
Krustazeoak
Ekinodermatuak
Gastropodoak
Intsektuak
Triboliteak
 
 


Ornogabeak

Bizkarrezurrik edo barne eskeletorik ez daukaten animaliak dira ornogabeak. Hala ere, haietariko askok exoeskeletoak, maskorrak eta oskolak izan ohi dituzte babesteko.
Eboluzioari dagokionean, animalia ornodunak baino askoz antzinakoagoak eta primitiboagoak dira. Ustez, Kanbriar aurrean, duela 3.600 urte, sortu ziren zelula bakarreko eta zelula anitzeko lehendabiziko animalia ornogabeak. Baliteke izaki hauek, zianobakteria edo estromatolito eran sortu ziren estreinako landareekin batera, uretan, sinbiosian bizi izatea. Izaki primitibo hauek (harrigarria badirudi ere, gaur egun badira horrelakoak) izan ziren lurra oxigenatu eta bizitzeko egoki bihurtu zutenak, eta izaki eboluzionatuagoei bidea ireki zietenak. Haien metabolismoari esker, karbono dioxidoa xurgatu eta oxigenoa kanporatzen zuten. Prozesu horretan, hainbat espezie karbonoa finkatzen hasi zen, eta ondorioz, lehendabiziko oskolak eta jatorri organikodun lehenengo kare-deposituak sortu ziren.
3000 milioi urteko eboluzioaren ostean, Kanbriarrean hain zuzen ere, eboluzioak bultzada handia izan zuen; sasoi hartan, animalia espezieak izugarri eboluzionatu eta ugaldu baitziren. Hala ere, hori guztiori uretan gertatu zen. Espezie haietariko asko gogortu egin ziren oskolen eta maskorren bidez, eta horrela, poliki-poliki animalia konplexuago eta eboluzionatuago bihurtu ziren.







 














Nortzuk Garen | Kokapena | Ornagabeak | Ornodunak | Mineralak | Landareak



Orri hau 1024 x 768 bereizmen-motan ikusteko optimizatua dago