|
Triboliteak
Termino honek latinean du jatorria, eta “hiru lobulu dituena” esan nahi du. Izen hori Paleozoikoaren amaieran desagertu ziren artropodo itsastar batzuei ematen zaie. Era berean, haien maskorra, luzetara, hiru lobulutan banatuta zegoen. Maskor hura, berriz, honela banatzen zen zeharka: zefaloia, segmentutan giltzatutako toraxa eta pidigioa.
Gaur egun, 10.000 fosil espezietatik gora daude deskribatuta.
Lehenengo trilobiteak Kanbriar aroan agertu ziren, duela 590 milioi urte inguru, eta erdi Permiarrean desagertu ziren, orain dela 255 milioi urte, gutxi gorabehera.
|